Skip to main content

Estatuko Liburugintza eta Ikasmaterialgintzako Editoreen Elkartea (ANELE) erregimen autonomoko elkartea da, Espainia osoa du jarduera-esparru, eta indarreko legeriaren arabera garatzen du bere ekintza, denbora mugagabez. Bere kideen arteko ordezkaritza, kudeatzea eta interes komunak lantzea eta babestea du xede, bere Estatutuen arabera.

  • Horrela, bere kideen ordezkaritza bere gain hartzen du Administrazio Publikoen aurrean, bereziki Hezkuntza arloan, nahiz administrazio zentralaren esparruan, nahiz hezkuntza arloko eskuduntzak bere gain hartu dituzten autonomia-erkidegoen esparruan.
  • Halaber, bere gain hartzen du elkartekideen ordezkaritza Editoreen Elkarte Profesionalen aurrean, nahiz bertokoak, nahiz nazioartekoak izan, eta baita liburugintzako eta liburu-merkataritzako elkarteen aurrean ere. ANELE Espainiako Editoreen Gremioen Federazioko (FGEE) kide fundatzailea da.
  • Hala ere, jarduera nagusia estatuko eta autonomia-erkidegoko esparruko hezkuntza-administrazioekin koordinatze-lanak eta laguntzak garatzea da, Hezkuntzako Lege Organikoaren (LOE) araberako material kurrikularrak garatzeko eta aplikatzeko Irakaskuntzako Erregimen Orokorraren barnean. Hori guztia, ikasliburuak eta bestelako material kurrikularrak argitaratzeko, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan ikasleek erabil ditzaten hainbat etapatan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa).

Selecciona idioma:

@ 2020. ANELE - Asociación Nacional de Editores de Libros y Material de Enseñanza. C/Santiago Rusiñol, 8, 28040 Madrid. tel.: 91 533 44 67 / 91 534 10 23 | fax. 91 534 10 23